Zoru klausulak

Mugica Aholkularitzatik gure bezeroei zoru klausulak eta oro har neurriz kanpokoak diren klausulak erreklamatzeko zerbitzu berezi bat eskaintzen diegu.

2015 eta 2016 artean Auzitegi Gorenak eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak bere ebazpenetan neurriz kanpokotzat jo ditu zoru klausulak eta hipoteka kontratuetan agertu ohi diren beste hainbat klausula. Ebazpen hauek direla eta, hainbat banku bezeroei egindako gehiegizko kobruak itzultzera behartuak izan dira.

Neurriz kanpoko klausulen artean ondorengoak aurkitu ditzakegu:

  • Epemuga aurreratzen duten klausulak. Bankuak hipotekaren epemuga aurreratu dezake, hipoteka osoaren ordainketa eskatuz aldez aurretik adostutako epea baino lehen. Bankuak hipotekaren epemuga hainbat arrazoiengatik aurreratu dezake. Besteak beste, hileroko kuotak ez ordaintzeagatik edo hipotekatutako etxebizitza alokatzeagatik.
  • Berandutza Interesak. Legez interes hauek ezin dute KPI-a baino 3 aldiz handiagoak izan. Hipoteka kontratu askotan %15-etik gorako interesak aurkitu ditzakegu.
  • Maileguen gastuak. Hauek dira:
    • -Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga.
    • -Notaritza gastuak.
    • -Erregistratzaile gastuak.
  • Zoru Klausulak. Klausula hauek tasa aldakorreko hipoteka-maileguetan ezarri ohi dira. Bankuek tasa minimo finko bat inposatzean, bezeroek ezin dute tasen jaitsieratik etekinik atera. Era honetan maileguaren tasek goruntz bakarrik jo dezakete.
  • IRPH-a. Bankuek interes-tasak ezartzeko darabilten adierazle mota bat da. Aurrezki Kutxek hiru urtetara eskaintzen dituzten maileguen arabera kalkulatzen da. EURIBOR-aren antzekoa da baina askoz aldakorragoa edo maneiagarriagoa izan daiteke. Horregatik epaitegietan gero eta ebazpen gehiago dira klausula hauek deuseztatzen dituztenak.

MUGICA AHOLKULARITZA, ENPRESA ZERBITZUAK ETA KUDEAKETA
Larratxo Pasealekua 43 Acc. Bajo 20017 Donostia-San Sebastián
Telefonoa: 943-404012 Faxa: 943-404214
Email